Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute ekintzailetza-proiektu bat duten ekintzaileentzat doaneko “Prestaekin” trebakuntza-programaren 8. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!
Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…
Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.
Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 8 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2024ko urtarrilaren eta ekainaren bitartean burutuko dira.
1. moduloa
2024ko urtarrilaren 31a (15:00 – 19:00) eta otsailaren 7a (15:00 – 19:00)Ideiatik errealitatera
Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.
2. moduloa
2024ko otsailaren 14a (15:00 – 19:00) eta 21a (15:00 – 19:00)Komunika ezazu zeure proiektua
Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.
3. moduloa
2024ko otsailaren 28a (15:00 – 19:00) eta martxoaren 6a (15:00 – 19:00)Markaren irudia
Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.
Hizlaria: LEIRE MANDIZABAL eta ERKUDEN MENDIZABAL
4. moduloa
2024ko martxoaren 13a (15:00 – 19:00) eta 20a (15:00 – 19:00)Lean ekintzailetzaa
Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.
5. moduloa
2024ko apirilaren 10a (15:00 – 19:00) eta 17a (15:00 – 19:00)Marketing digitala
Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.
6. moduloa
2024ko apirilaren 24a (15:00 – 19:00) eta maiatzaren 8a (15:00 – 19:00)Finantza informazioa interpretatzen ikasi
Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea.
7. moduloa
2024ko maiatzaren 15a (15:00 – 19:00) eta 22a (15:00 – 19:00)Finantzatu zeure proiektua
Helburua: Inbertitzaileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta inbertitzaileentzat erakargarria izan dadin proiektua prestatzea .
Ponente: JON HOYOS.
8. moduloa
2024ko maiatzaren 29a (15:00 – 19:00) eta ekainaren 5a (15:00 – 19:00)Kudeaketa-ereduak
Helburua: Ekintzaileei beren enpresaren ingurunea aztertzeko irizpideak ematea, kudeaketa estrategikoa eta estrategien egokitasuna aztertzeko.