Prestaekin programa

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2015 eta 2016ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!

 

Helburua

Ekimenaren helburua  enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…

Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.

Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 5 jardunaldi izango dira eta 2016ko ekainaren eta abenduaren bitartean burutuko dira Beazen.

Egitaraua

1. moduloa

2016ko ekainaren 15a. 15:30-19:00

“Lean” ekintzailetza

Helburua: Lean ekintzailetzari dagozkion kontzeptuak birpasatu eta gaurkotzea eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.

  • Lean Startup marko metodologikorako sarrera
  • Negozio ereduen azterketarako sarrera Business Model Canvas-en bidez

Hizlaria: MARIO LÓPEZ DE ÁVILA


2. moduloa

2016ko irailaren 21a. 15:30-19:00 

Merkaturatzea eta marketin digitala

Helburua: Ekintzaileei burutzen ari diren proiektuak garatu ahal izateko ezaguerak eta tresnak ematea; euren helburuak lor ditzaten merkaturatze eta marketin digital egokiak.

Inguru digitala hedabide legez. Zein berrikuntza dakarren.

  • Helburuak zehaztea
  • Marketin digitalaren tresnak
  • Gizarte sareak
  • Bilatzaileak
  • Emaitzak neurtzea eta analitika
  • On-line salmenta

Hizlaria: NACHO SOMALO


3. moduloa

2016ko urriaren 19a. 15:30-19:00 

Enpresen balioztapena (venture academy)

Helburua: Ekintzaileei finantzatze-erronda bati arrakastaz ekiteko ezaguerak eta baliabideak ematea.

  • Enpresen balioztapena (venture academy)
  • Start-upetan inbertitzeko gakoak
  • Proiektua prestatu eta inbertsogileekin negoziatzea

Hizlaria: ALEJANDRO AZCONA


4. moduloa

2016ko azaroaren 16a. 15:30-19:00 

Komunika ezazu zeure proiektua

Helburua: Ekintzaileei gaitasunak eta tresnak ematea inbertsiogileen aurrean aurkezpen egokia egiteko.

  • Aurkezpena prestatzea
  • Aurkezpenaren egitura
  • Ahozkoa ez den komunikazioa
  • Aurkezpenen euskarriak

Hizlaria: MARÍA CALVO DEL BRIO


5. Moduloa

2016ko abenduaren 14a. 15:30-19:00 

Elkar-sorkuntza eta parte-hartze aktiboa

Helburua: Elkar-sorkuntzak eta langileen eta zerbitzu/produktuen, erabiltzaile/bezeroen parte-hartzeak garapenaren uneetan dakarten balioa agerian jartzea.

  • Elkar-sorkuntza gizarte, politika, ekonomia eta arauen testuinguru berrian
  • Jasangarritasuna, erakundeen gizarte erantzukizuna
  • Kontzeptu eta metodologiak
  • Identifikazioa, ezaugarriak eta betekizunak elkar-sorkuntza prozesuan
  • Parte-hartze aktiboa
  • Elkar-sorkuntza esperientziak ekintzailetzari aplikatuta

Hizlaria: ANTXON GALLEGO

Hizlariak

Mario López de Ávila
mario-lopez-de-avila

  • NODOSen zuzendari eta sortzailea
  • EXOVITEren sortzaile-kidea, UEIAren sortzaile-kidea, irakasle elkartua IE Business School-en
  • Agile Entrepreneuship Spain [AES] sortzailea eta presidentea
  • Startup NEXT Madrid Facilitator. Startup Weekend Facilitator
  • Lean Startup Machine Madrid-en sortzaile-kidea. LeanCamp Madrid-eko antolatzailea
  • ESPAÑA LEAN STARTUPen zuzendari-kidea.

Nacho Somalo

somalo

  • Hamabi urte merkataritza elektronikoko proiektuak lideratzen zuzendaritza postuetan. Besteak beste hurrengo enpresetan: casadellibro.com, Planeta ecommerce network, dvdgo.com, El armario de la tele.com, Alice.es, Muchoviaje.com.
  • Aurretik sei urtez aholkularia Accenturen.
  • Ekonomia Aplikatuko doktorea.
  • IE business School-eko irakasle elkartua, ISDI eta IEBko irakaslea. ecommerce The Valley-ko koordinatzaile akademikoa. Marketin Digital eta merkataritza Elektroniko Masterreko zuzendari akademikoa.

Alejandro Azcona
azcona

  • Ekonomia Eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, CIA Floridako IIAn.
  • Haren lanbide-jarduera Arthur Andersen-en hasi zen. Ondoren Iberdrolan sartu zen, hasieran Taldeko Estrategia eta Garapeneko Zuzendaritza Nagusian eta gero Saileko arduradun bezala Barruko Ikuskaritza Arloan.
  • 2004. urtean Albia Capital Partners sortu zuen.
  • Zenbait sozietateren Administrazio Kontseiluan parte hartzen du eta kontseilari exekutiboa da Obeki Electric Machines-en 2009ko uztailetik
  • Hizlaria izan da zenbait ikastaro eta mintegitan, planifikazio estrategiko, enpresen balioztapen, arriskuen kudeaketa, bategite eta erosketa eta beste gai batzuei buruz.

María Calvo del Brio
maria-calvo

  • Komunikazio gaitasun eta coach trebatzailea, 15 urtetik gorako esperientzia zenbait sektoretako antolakundeetan: industria, publizitatea, mutuak, administrazio publikoa, hezkuntza, fundazioak, etab.
  • Comunicación en forma-ko zuzendari eta sortzaileaEkintzaileei laguntza ematen die
  • EOIren ETEak Sortzeko eta Kudeatzeko Ikastaroen bidez, Komunikazio, Sormen eta Branding gaietan.

Antxon Gallego
antxon-gallego

  • Proiektu teknikaria. Herritarren parte-hartze eta jasangarritasunean espezializatua Bakeaz-en.
  • Euskal Herriko Parte Hartuz Ikerkuntza Taldeko kidea.
  • Iritziak Batuz-en bazkide sortzailea: gobernu irekia, parte-hartzea, teknologia berriak.
  • Aholkularia administrazio publikoentzat kudeaketa politiko, komunikazio eta herritarren parte-hartze gaietan.