Infobeaz

Bizkaiko eta Seoulgo ekosistema ekintzailea konektatuz

Uztailaren 8tik 12ra bitartean Ekonomia Sustatzeko Saileko, Beazeko eta BAT B Accelerator Towerreko kideek Seul bisitatuko dute bertako ekintzailetza eta berrikuntza ekosistema ezagutzeko. Duela urtebete Bizkaiak eta Seul Business Agency sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen den bisita instituzionala da.

Akordio horren helburua bi lurraldeetako ekintzailetza-ekosistemak ko-nektatzea, bultzatzea eta sustatzea da. Lehen urrats moduan 2023ko urrian Hego Koreako lau startup Bilbora etorri ziren BATen hilabeteko azelerazio-programa bat garatzeko. Aurtengo udazkenean beste bost startup itzuliko dira euren soluzioak balioztatzeko eta lurraldeko hain-bat korporaziorekin batera proiektu pilotuak egiteko.

Hilabete hauetan zehar kontaktuek jarraitu dute eta horien ondorioz bidaia hau antolatu da. Bidaiaren helburua Bizkaiak Europako eta Esta-tuko merkatuan sartzeko hub gisa eskaintzen dituen aukerak ikusaraz-tea eta Hego Koreako ekintzailetza-ekosistemaren jardunbide egokiak ezagutzea da. Horretarako bilerak antolatu dira eragile publiko, pribatu eta azeleratzaileekin, besteak beste, Seoul Metropolitan Government, Global Digital Innovation Network, Korea Startup Accelerators and Early Stage Investors Association, edo Seoul Startup Hub-arekin; azken honekin BATek lankidetza-hitzarmen espezifikoa sinatu zuen.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA