Modelizazio Matematikoko Aholkularitza
Beazek, BCAM – Basque Center for Applied Mathematicsekin lankidetzan, ezagutza transferitzeko unitatearen bidez (KTU: Knowledge Transfer Unit), abian jarri du zerbitzu hau, eta Bizkaiko ETEen eta start-upen eskura aholkularitza bat jartzen du prozesuak hobetzeko aukerak identifikatzeko, diseinuak optimizatzeko, tresna konputazional berrietan aholkularitza emateko edo zerbitzu edo produktu berriak definitzeko, ETE eta start-up horiek erregistratzen dituzten datuen tratamenduaren eta ustiapenaren ondorioz.