Texas – Bizkaia berrikuntzaren zubi-programako lehenengo deialdia zabaldu dugu. Programa berri honi esker, bi lurraldeetako startupek bertatik bertara ezagutuko dituzte ekintzailetzako ekosistemak, eta etorkizuneko loturak ahalbidetuko dituzte.

Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Copperstone Q Branch izeneko startup-azeleratzaileak sinatutako hitzarmenaren emaitza da proposamena; aipatutako azeleratzaileak Austinen dauka egoitza, zeina AEBko ekintzailetza teknologikoko hiriburu berria baita, Silicon Hills izenez ezaguna.

Bizkaiari dagokionez, jada eratuta dauden eta Ameriketako Estatu Batuetan interes berezia duten bost startupi zuzenduta dago; proiektu berritzaile nahiz eskalagarria izan behar dute, garapen propiokoa, bai eta teknologikoki jada balioztatutako konponbidea ere.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 21eko 23:59ak arte egongo da zabalik; epea amaitutakoan, Copperstone Q Branch eta Beaz-eko taldeek programari etekinik handiena atera ahal dioten startupak aukeratuko dituzte.

Izena emateko inprimakia

Epea bukatu egin da.

Beaz

FREE
VIEW