Maker Faire Bilbao 2024
Azaroaren 15ean hasiko da 2024ko Maker Faire Bilbao edizioa, Artiach fabrika maker mugimenduaren ospakizun eta asmakuntza, sormen eta zorroztasun jaialdi bihurtuko duen topaketa.
Azaroaren 15ean hasiko da 2024ko Maker Faire Bilbao edizioa, Artiach fabrika maker mugimenduaren ospakizun eta asmakuntza, sormen eta zorroztasun jaialdi bihurtuko duen topaketa.
Azaroaren 18tik 22ra bitartean, Deustuko Unibertsitatean Deutsu Ekintzailetza Astearen beste edizio bat antolatuko du.
Azaroaren 21ean eta 22an, Bilboko Sozietate Filarmonikoak Selected Bilbaoren 2024. edizioa hartuko du.
Azaroaren 21 eta 22an Bilbora bueltan da South Summit. Hirugarrenez, South Summit eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako topaketa honen bidez, BATen, B Accelerator Tower, funtsezko eragileak bilduko dira trantsizio energetikoaren, 4.0 industriaren eta mugikortasunaren eremuetan.
Cybersecurity & Defence Accelerator de Startup Wise Guys programan izena emateko azken eguna abenduaren 31 da.
Azaroaren 27tik 29ra, Bilbon Impact Weeken, XX. edizioa egingo da. Europako foroak inpaktu sozialeko ekonomia iraunkorrean inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduko ditu.
Abenduaren 2an, EEN sarearen euskal atalak informazioa emateko jardunaldi bat antolatu du ur-jauzi bidezko finantzaketaren Europako deialdiei buruz.
Abenduaren 9an, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED), 18. edizioko “AED Enpresa Saria” banatuko du.
Abenduaren 10ean eta 20an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.
Abenduaren 12an, Provider programaren esparruan, BIC Bizkaiak robotika kolaboratzaileari buruzko jardunaldi teknologikoa egingo du eta enpresa honek emango du: K-Robots.
Aclimak abenduaren 18an izango den Enpresa Berdea jardunaldia antolatu du, Bizkaia Orekan Sakonduz foru sareko eragileekin elkarlanean.
Otsailaren 1, 7, 11, 15, 22 eta 25ean ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.
Apirilaren 1era arte zabalik dago Bizkaian talentu ekintzailera bideratutako CEBEK Emprende sarirako izen-emate epea.
Otsailaren 18an, Bizkaia Aretoak Global Entrepreneurship Monitor 2025 (GEM) nazioarteko biltzarra hartuko du, non mundu osotik etorritako 300 aditu eta espezialista baino gehiago bilduko diren ekintzailetzaren inguruan aritzeko. Aukera paregabea izango da enpresa-alorreko azken joera globalak ezagutzeko, harremanak egiteko eta Bizkaiko ekosistema ekintzailearen indarguneak erakusteko.
Otsailaren 20an, Bilbao Slush’D topaketa egingo da BECen; hala, Bizkaia ekintzailetza teknologikoaren topagune bihurtuko da, eta, bereziki, euskal, finlandiar eta Baltikoko startupen arteko lotura.
Bizkaia Talentek ETEentzat Labo-Talentua programaren 2. edizioa abiarazi du, lurraldeko enpresei STEM talentuaren kudeaketan sakontzen laguntzeko.
Martxoaren 3tik 6ra Bartzelonan egingo den Mobile World Congress-en "Teknologia kuantikoak eta lankidetza publiko-pribatua" topaketaren protagonista izango da Biqain estrategia.
Martxoaren 7, 11, 13, 21 eta 25ean ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.
Apirilaren 1an, Egin eta Ekin programaren esparruan IES Muzkiz BHIko ikasleek BIC Bizkaia bisitatuko dute.
Apirilaren 3an, Bizkaiko Emakume Enpresarien Elkarteak, AEDk, bere Enpresa Foroaren edizio berri bat antolatu du Torre Iberdrolan. Bertan, "Emakumeak administrazio-kontseiluetan egoteak duen eragina: gobernantza inlusiboago eta justuago baterantz" aurkeztuko da.
(Plaza mugatuak izen emateen ordenaren arabera)
El plazo está cerrado.
Banakako kontrastea eskatu ondoren, ziurtatu inprimakia amaitzen duzula prestakuntza-saioan izena emateko.
