Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • BVenture 2023

    Palacio Euskalduna

    Urriaren 17an eta 18an B-Venture ekimenaren zortzigarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak, penintsularen iparraldeko ekintzailetza-espazio handienenan. Sarrerak. Deialdi berriko 27 protagonistak honako hauek izango dira: The Good Goal, Universal Omics, Oreka Circular Economy, Grabit, Surphase, Data Value Management, Bromalgae, Hydrogen on site, Venped, Ditto Educación, Sangenso, Emocional, Glucovibes, Biodata Devices, Cimico, Suacara lighting, Gamium Corporation, Delikatetxe, Eqidata, OnTour Up, Smartur, Proteinmat Materials, Hovering Solutions, Roseo Eólica Urbana, Re.Set, Landatu Solar eta Poly Rewards. Proiektu horiei B-Venturek ikusgarritasuna emango die, eta harremanetan jarriko da […]

  • BIAFF moda diseinuaren nazioarteko 9. lehiaketan izena emateko epea zabalik

    Abenduaren 15era arte, irekita dago Bilbao International Art & Fashion, BIAAFek antolatzen duen moda-diseinuko nazioarteko VIII. lehiaketan izena emateko epea. Susperraldian dauden mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko moda-diseinatzaileei zuzendua. Lehiaketako gaia librea da, baina bereziki artearen munduarekin loturiko edo inspiraturiko proposamenak baloratuko dira. Berriro, parte hartzeko bi kategoria egongo dira: jantziak eta osagarriak; eta […]

  • Ekintzailetzan aritzea Insurtech arloan

    Facultad de Economía y Empresa (Sarriko). Salón de Grados

    Urriaren 19an, EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultateak hitzaldi bat eskainiko du: “Ekintzailetzan aritzea Insurtech arloan”, Oscar Paz de la Fuenteren eskutik, Insurtech Community Tech-eko zuzendari nagusia. Zitekek antolatuta, hitzaldiaren helburua da insurtech teknologiak negozio-eredu berrien garapena nola bultzatzen duen erakustea. Horri esker aseguruen sektorea erabat eraldatzen ari da eta zerbitzu eta enpresa berriak eskatzen […]

  • BAT – Biscay Startup Challenge: eskualdeko finala

    B Accelerator Tower, BAT

    Azaroaren 22an Startup World Cup  txapelketaren finala izango optatuko da BAT, B Accelerator Tower-en, munduko startup lehiaketarik handiena. Bizkaian egingo da estatu osoko eskualdeko lehiaketa bakarra.

  • Hitzaldi tematikoa NIC – Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Hurrengo NIC hitzaldia urriaren 26an izango da; bertan, narriadura kognitiboaren inguruan arituko gara, zahartzaroko afekziorik ohikoena eta desgaitasun eta mendetasunen kausa nagusietako bat. Eman izena! Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa-zentroarekin, DomusVi egoitzarekin eta Accexible, izeneko startuparekin batera egingo dugu solasaldia. Azken hori aitzindaria da mintzamenaren bidez osasun mentalarekin lotutako gaixotasunen detekzio goiztiarrean. Era berean, […]

  • XXI. Ekintzailetza Sariak 2023

    XXI. Ekintzailetza Sariak 2023 Irekita dago 2024ko XXI. Ekintzailetza Sarietan izena emateko epea. Iberiar penintsulako startup-ei zuzenduta daude, baldin eta beren oinarria teknologikoa eta digitala bada, eta berrikuntzarako gaitasuna eta hazteko potentziala nabarmentzen badira

  • Seriesland 2023

    BilboRock Muelle de la Merced, 1,Bilbao

    Seriesland – Bilbao Internacional Digital Festivalen 9. edizioa azaroaren 7tik 11ra emango da. 20 herrialdetako ehun proiektu digital baino gehiago ikusiko dira hogeita hamar sari irabazteko lehian.

  • Bilbao Maker Faire 2023

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Bilbao Maker Faire 2023 Azaroaren 11tik abenduaren 3ra bitartean, Espacio Open zentro kulturalak Maker Faire Bilbao ekimenaren beste edizio bat hartuko du.

  • Azaroaren 13tik 17ra Deustu Ekintzailea Astearen XII. edizioa ospatuko da. Antolatzailea Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea da eta xedea da “izpiritu ekintzailea, berritzailea eta sortzailea esnatzea unibertsitateko komunitatean”. 

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – Azaroak

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Azaroaren 14an eta 28an, astearteetan, ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-ematea. Ordu eta erdiz, izena ematen dutenek campusa ezagutuko dute eta, bereziki, 42 metodologia. Metodo iraultzaile eta doakoa, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 42 Urdulizen parte izateko ez duzu aldez […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week: “Diseñamos” erakusketa

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Bilbao Bizkaia Design Week 2023 ekitaldiaren markoan, Beazen Bizkaia Sortzailea gunean “Diseñamos” izeneko erakusketa antolatuko da azaroaren 16tik 26ra bitartean.

  • South Summit Biscay 2023

    Azaroaren 23an eta 24an South Summit Bilbora itzuliko da. Aurten ere, energia-trantsizioaren, 4.0 industriaren eta mugikortasunaren esparruetako eragile garrantzitsuenak bilduko dira BAT B Accelerator Tower-en.

  • Selected Bilbao 2023

    Sociedad Filarmónica de Bilbao

    Azaroaren 23an eta 24an, Selected Bilbaoren X. edizioa egingo da Bilboko Sozietate Filarmonikoan.

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – Abendua

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Azaroaren 12an eta 26an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.

  • IKZ Zaintza Zerbitzua eta Adimen Lehiakorra, 7. txosten monografikoaren aurkezpena

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Abenduaren 15ean, Nagusi Intelligence Center zentroan Zaintza eta Adimen Lehiakorreko zerbitzuak egindako txosten monografiko berria aurkeztuko da Adimen artifiziala eta horrek Silver Economy sektoreko enpresetan dituen aplikazioak eta negozio aukerak aztertzen ari dira.

  • Handira JO sarien banaketa

    Escuela de Ingeniería BIlbao. Edificio I. Sala de conferencias

    Abenduaren 18an, Emprender Zitek arduratuko da Handira JO sariak banatzeaz. Horien bidez, UPV/EHUko doktorego-tesirik onenak aintzatetsiko dira, enpresa-proiektu bat izateko aukerarekin.