Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • XXI. Ekintzailetza Sariak

    Irekita dago 2023ko XXI. Ekintzailetza Sarietan izena emateko epea. Iberiar penintsulako startup-ei zuzenduta dago, baldin eta beren oinarria teknologikoa eta digitala bada, eta beraien berrikuntza gaitasuna eta hazteko potentziala nabarmentzen baldin badira. Proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Bi kategoria hauek daude lehiaketan: "Eskualde Sariak" lurraldean inpakturik handiena duten enpresentzat, eta "Ekin XXI. Erronka […]

  • NIC hitzaldia – Adineko aktiboak – beharra, erronka eta aukera

    Urriaren 27an Nagusi Intelligence Center, NIC hitzaldi tematikoa antolatu dugu, eta izena eman dezakezu. Oraingoan, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioarekin (BIOEF),  SECOT Bizkaia elkartearekin eta Sensalus, adineko pertsonentzako fitness aplikazio bat garatu duen startup bizkaitarrarekin bat egingo dugu. Aurkezpenen ondoren, lan-saioa egingo da bertaratutako pertsona guztiekin.  

  • X Forotech

    Universidad de Deusto. Campus de Bizkaia

    Azaroaren 7tik 11ra Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak besteak beste DeustoEmprenderekin batera antolatuko du Ingeniaritza eta Teknologiaren X. Astea, Forotech. Aurten 17. GJHa landuko da, zeinaren helburua den “Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza suspertzea”. Erronka hau ezin hobeto datorkio Forotechen filosofia honi: enpresen eta unibertsitateen arteko aliantzak bilatzea profesionalen eta ikasleen arteko zuzeneko harremana erraztuz. Helburu hori […]

  • South Summit Biscay – Ecosystems Builders!

    Palacio Euskalduna

    Azaroaren 10ean eta 11nSouth Summit Bilbon izango da berriz ere. B Accelerator Tower, BAT-en bilduko dira energia trantsizioan, 4.0 industrian eta mugikortasunean giltzarriak diren eragileak, eta Bizkaiko ekintzailetza ekosistemak eskaintzen dituen aukerak eta talentua erakusteko baliogarria izango da. Mundu osoko startupek, eta bereziki Latinoamerikakoek, parte hartuko dute eta helburua da beraien proiektuak ezagutaraztea eta korporazioetako buruekin, […]

  • Deustu Ekintzailea 2022 Astea

    Azaroaren 14tik 18ra Deustu Ekintzailea Astearen XII. edizioa ospatuko da. Antolatzailea Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea da eta xedea da “izpiritu ekintzailea, berritzailea eta sortzailea esnatzea unibertsitateko komunitatean”. Deustu Ekintzailea astea Global Entrepreneurship Week delakoaren barnean dago, eta 2008tik aurrera azaroan antolatzen dute aldi berean 200 herrialdeetan, gazteek ekintzailetzan sartzeko inspiratzea eta animatzea bilatuz. […]

  • IDARTE erakusketa: Bizkaiko Artisauak – Packaging inklusiboa

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Bizkaiko Artisauak erakusketak IDarte eskolako argazkilaritza ikasleen eta Bizkaiko Artisauen Elkarteko artisauen arteko lankidetzaren emaitza dakar. Proiektu honen helburuak ikasleek argazkilaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta erreportaje sozialaren, argazki-diseinuaren eta produktu-argazkilaritzaren esparruan argazkilaritza komertziala garatzea da. Ikus-entzunezko hizkuntza modu koherentean aplikatuko da garapen horretan, eta argazki-komunikazioaren baliabide teknologikoak menderatuko dira. Horrez gain, irudiarentzako akabera digitalaren prozesuak […]

  • 42 Urduliz – Piscine Discovery Web

    Azaroaren 21etik 25era 42 Urdulizek Piscine Discovery Web antolatzen du, 5 egunez modu intentsiboan kodearen mundura hurbiltzeko aukera emango dizun esperientzia.  Inskripzioak.  Igerileku honen helburua web-proiektuak garatzeko funtsezkoak diren hiru tresna ikastea da: HTML, CSS eta JavaScript, baita programatzeko garaian garrantzitsuak diren hainbat gai tekniko eta zeharkako trebetasun ere. Era berean, parte-hartzaileek 42 metodologia zuzenean […]

  • NextGenerationEU – Ekonomia Zirkularreko PERTE Lan Tailerra

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Azaroaren 22an, Ekonomia Zirkularreko PERTEari buruzko aurrez aurreko tailer bat antolatuko dugu, Next GenerationEU zerbitzuaren barruan. izen-emateak: beaz@bizkaia.eus. Zehazki, tailer honetan Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Laguntzak aztertuko dira. Laguntza horien oinarriak eta deialdiaren irekiera urtea amaitu baino lehen argitaratzea espero da. 1. Ekintza-lerroa: Funtsezko sektoreen jarduketak: ehungintza eta moda, plastikoa eta energia berriztagarrietarako ekipamendu-ondasunak. 2. Ekintza-lerroa: […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Adinekoak erabiltzaile digital gisa

    Edificio Ensanche. Plaza del Ensanche, 48009 BIlbao

    Azaroaren 23an Nagusi Intelligence Centerrek eta Bilbao Ekintzak Zabalgunea Eraikinean hitzaldi tematiko bat antolatuko dute «Adinekoak erabiltzaile digital gisa» izenburuarekin. Eman izena! Bilbao Bizkaia Design Weeken barnean dago, eta elkarrizketan jorratuko dute Silver Economyra bideratutako teknologia irtenbideen diseinua. Beren ikuspuntua emango dute Lorena Pazek, esperientzia digitalen ikertzaile eta diseinatzaileak, Tellmewow Bilboko estudioak, Senior Gamesen garapenean […]

  • NIC Enpresen 2. Topaketa

    Abenduaren 1ean NIC Enpresen 2. Topaketa egingo dugu, non NIC estrategiari atxikitako enpresak eta gure coworking gunean instalatutako startupak gonbidatuta egongo zarete. Helburu nagusia dugu elkar ezagutzea eta abian jarri beharreko ekimen eta proiektu berriak identifikatzea, banaka edo elkarlanean.  Horretarako, NIC Ekintzailea eta NIC Enpresa ardatzen jardueraren gainbegirada labur bat egingo dugu, Ekonomi Sustapen Sailak […]

  • Abiatu Sarien Emanaldia

    Bizkaia Aretoa

    Abenduaren 12an Abiatu 2022 sarien banaketa egingo da Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan.  Sari horiek Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak, Beazek eta EHUk bultzatzen duten Zitek programaren barruan daude, unibertsitate horren Bizkaiko campusean ekintzailetza sustatzeko. 2003an sortu ziren eta bi urtean behin huts egin dute, eta bi sari-kategoria aitortzen dituzte: oinarri teknologikoko enpresa onena eta enpresa berritzaile onena; […]

  • 42 Urduliz Open Day

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Abenduaren 13an eta 20an ate irekien egunak dira Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak. Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute, bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile bilakatzen dituena. […]

  • II. Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sarearen topaketa

    Universidad de Deusto. Deusto Business School. Aula 34

    Abenduaren 14an, Deustuko Unibertsitatean Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalaren II. topaketa egingo da. Izen-emateak.  Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin gidaturiko ekimena da, Bizkaiko enpresa erreferenteen berrikuntza-esparruen aktibazioan eta azelerazioan kolaboratu ahal duten Latinoamerikako pertsona ekintzaileak identifikatzea eta lurraldera erakartzea bilatzen duena. Topaketaren helburua da sarea osatzen duten askotariko eragileak ezagutaraztea, 2002. […]

  • Maker Faire Bilbao – Blockchain tailerra

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Abenduaren 17an eta 18an, Maker Faire Bilbaok Blockchain tailerra antolatuko du Fab Lab Bilbao-Artiach Fabrikan, Mar Caneten eskutik. Izen-ematea. Helburua blockchain analisirako tresna ezagunenak aztertzea da, ikuspegi kritiko eta diziplina anitzetik. Tailerra batez ere diseinatzaileei, artistei eta makerrei zuzenduta dago, izan profesionalak, zein ikasleak edo amateurrak. Besteak beste, Tezos plataforman NFT propioak sortzen ikasiko dute. […]

  • Turisberri, taldeko lehen saioa

    Abenduaren 22an eman genion hasiera Turisberriren lehen talde-saioari. Marakarekin batera, hautatutako enpresek turismoaren sektoreko joerak aztertuko dituzte. Aldi berean, bakoitzaren lana hobeto ezagutzeko aukera emango dien dinamika bati jarraituz egingo dute. Turisberri, Bizkaiko turismo-enpresetarako berrikuntza-laborategia

  • Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren urtarrilaren 12an, Nagusi Intelligence Center – NICek Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren hirugarren monografikoa aurkeztuko du, "Nola baloratu adinekoen iritzia" izenburupean. Eman izena!  

  • Informazio jardunaldia- Gizarte Ekintza Biok! erronka

    Urtarrilaren 13an, 09: 30etik 11: 00etara, online informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, Gizarte Ekintzako foru sailak Biok! plataformaren bidez jarritako erronka aurkezteko. Izen-ematea. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik. Asmoa da hitzordu horri esker erronkaren eta Biok! dinamikaren xehetasunetan sakontzea eta sortzen zaizuen edozein zalantza argitzea. Bertan, Gizarte Ekintza Saileko eta Beazeko taldeek […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Talentu seniorra, gizartearentzako aktiboa

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Ohi bezala, hainbat ikuspegi uztartuko ditugu. Kasu honetan, irakasle ekintzaile batena, Iñaki Ortegak bere burua […]

  • 42 Urduliz – 2. Piscine Discovey Women

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Urtarrilaren 30tik Otsailaren 3ra, 42 Urduliz en 2. Piscine Discovery Women izango da, bereziki programazioan interesa duten emakumeei zuzendutako esperientzia da. Izen emateak. Ekimenaren lehentasunezko helburuetako bat emakumeek prestakuntza teknologikoa izatea da, "Programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak hala izan behar duelako". Bestea, prestakuntza doakoa, pedagogikoki berritzailea, adin eskakizunik eta […]

  • Finantza zaitek zikloa – Elkargi

    B Accelerator Tower, BAT

    Otsailaren 2an Elkargik BATen Finantza zaitek! zikloa antolatuko du, eta bertan Beazek enpresak sortzeko foru laguntzak aurkeztuko ditu. Prestakuntza pilulen formatuarekin Beazeko talde teknikoak azkar eta oso zehatz azalduko ditu Enpresa Berritzaileak Sortzeko programaren lau jarduketa eremuak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra izango da.