Bizkaia Sortzailea 2023: aurkezpen-saioak
Maiatzaren 8an eta 10ean aurkezpen-saio batzuk antolatu ditugu Bizkaia Sortzailea 2023 programa aurkezteko. Izen-ematea maiatzaren 5era arte. Saioen helburua da aurtengo deialdiaren gakoak zuekin partekatzea (epea maiatzaren 12an irekiko da), eta zuen proiektua deialdi horretan nola txertatzen den aztertzea. Horretarako, Beazeko talde teknikoak online bilera laburrak egingo ditu, 20 minutu ingurukoak, eskatzen duten pertsona guztiekin.
