Ikasberri 2023 – Kulturari ekitea
Martxoaren 20tik 23ra, Zitek mintegia antolatu du UPV/EHUko Arte Ederretako fakultateko ikasleentzat. DOOS Kolektiboaren sortzaileetako bat den Jemima Canok emango du, eta haren helburua da proiektu artistiko bat enpresa-negozio bat izan daitekeela erakustea. Lau egunetan ekintzailetzaren funtsezko alderdiak landuko dira: negozio-aukerak identifikatzea, ideiak eraginkortasunez nola inplementatu, edo proiektuak diseinatzea eta abian jartzea. […]