Deustu Ekintzailea 2022 Astea
Azaroaren 14tik 18ra Deustu Ekintzailea Astearen XII. edizioa ospatuko da. Antolatzailea Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea da eta xedea da “izpiritu ekintzailea, berritzailea eta sortzailea esnatzea unibertsitateko komunitatean”. Deustu Ekintzailea astea Global Entrepreneurship Week delakoaren barnean dago, eta 2008tik aurrera azaroan antolatzen dute aldi berean 200 herrialdeetan, gazteek ekintzailetzan sartzeko inspiratzea eta animatzea bilatuz. […]
