diseño

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Bizkaia eskutik, bigarren jardunaldia

    Beaz Sabino Arana 8,Bilbao,Bizkaia,España

    Artisautza eta diseinuaren artean lankidetzan aritzeko Bizkaia eskutik proiektuaren bigarren jardunaldia. 9:30-11:00 Hitzaldia: Produktu baten kontzeptualizazioa. Narratiba, formalizazioa, materialak eta ekoizteko materialak. Hizlaria: Martín Azúa 11:00-13:30 Lantegiak.

  • 8. Maier nazioarteko diseinu lehiaketa

    Ekainaren 28an 8. Maier S. Coop. nazioarteko diseinu lehiaketa erabakiko da. Hamabost proiektu daude finalista edizio honetan  "Visiones 2025+" lelopean..  Izenburuak funtsezko aldaketak eransten ditu automobilgintzaren sektoreak datozen urteetan izango dituen aldaketetan. Ingurumen arloko arazoak, gizarte joerak eta erabilera eta funtzionalitate berriak aerodinamikan, elektronikak, kargan edo argiztapenean izandako aurrerapenei lotuta. Maier-ek antolatzen dun sariketak Bixzkaiko […]

  • Serifalaris 2019

    Irailaren 20 eta 21ean Getxoko Muxikebarri zentroan berriro burutuko da Serifalaris. zortzigarren edizioa beteko duen diseinu grafikoko profesional eta zaleen bilera. Marina Goñi  estudioak eta Freskuek antolatzen dute Beazen etaGetxoko Udalaren laguntzarekin. Serifalaris "partekatu, ikasi eta harremanetan jartzeko gunea" bezala definitzen da eta hiru ekintza horiek bileraren ezaugarri bihurtu dira. Parte hartu duen jendeaz gain […]

  • Industries & Design 2019

    Yimbi Sota Gran Vía, 45

    Azaroaren 14an Industries & Design biltzarraren edizio berri bat egingo da. Hausnarketarako gaia desig-driven kontzeptua edo diseinuaren balio estrategikoa izango da. Aurten ere Bilbao Bizkaia Design Week topaketaren barruan izango da eta BiDCk antolatzen du. Oscar Solak, Movistar Homeko produktu arduradunak, eta Anxo Lopezek, BBVAko diseinu estrategiaren arduradunak, diseinuak enpresan izan duen papera nola aldatu […]

  • Euskal diseinuAZ topaketa – diseinuaren sormen-prozesuak

    Otsailaren 11n, 18:30ean, Azkuna Zentroko DendAZ.This is Basque Design gunean, Euskal diseinuAZ beste topaketa izango da. Oraingo honetan jardunaldiko partaideak Ana Roquero (Cookplay), Mario Gaztelu (Live Bilbao) eta Pilar Morquillas (Nueve botellas x metro) izango dira. Ibilbide luzea duten profesionalak dira, balioa ekarriko duten ikuspegi berriak etengabe aztertzeko beharra partekatzen dutenak. Abiapuntu komun horretatik eta […]

  • Berrikuntza eta Diseinu Sari Nazionalak 2023

    Ekainaren 15ra arte epea zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko: Berrikuntza eta Diseinu Sari Nazionalak 2023. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak deitu ditu eta sarien helburua da berrikuntza beren estrategiaren funtsezko elementu bihurtu duten profesionalek eta enpresek egindako lana nabarmentzea eta, diseinuaren sariaren kasuan, diseinua berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko eragile indartsua dela erakutsi dutenak saritzea da. Berrikuntzaren […]

  • Selected 2023: Call for entries

    Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea sormen proiektuak aurkezteko Selected Inspirazio Bisualeko Jaialdian. Aurten, azaroaren 23an eta 24an izango da Design Week 2023 ekimenaren esparruan.  Deialdian parte hartzeko bi modalitate bereizten dira: Profesionala eta Talentu Berriak. Gainera, hamalau proiektu kategoria daude, guztiak diseinuari, sormen bisualari eta komunikazioari lotuta. Hautatutako lanek hainbat erakusketatan hartuko dite […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week: “Diseñamos” erakusketa

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Bilbao Bizkaia Design Week 2023 ekitaldiaren markoan, Beazen Bizkaia Sortzailea gunean “Diseñamos” izeneko erakusketa antolatuko da azaroaren 16tik 26ra bitartean.

  • Selected 2024

    Ekainaren 21era arte zabalik egongo da epea sormen proiektuak aurkezteko Selected Inspirazio Bisualeko Jaialdian. Aurten, azaroaren 21an eta 21an izango da.

  • Selected 2024

    Sociedad Filarmónica de Bilbao

    Azaroaren 21ean eta 22an, Bilboko Sozietate Filarmonikoak Selected Bilbaoren 2024. edizioa hartuko du.