EIC ACCELERATOR

Beazeko Laguntza Zerbitzuaren edizio berri bat abiarazi dugu EIC Accelerator programaren bitartez finantzaketa eskuratzeko.

Edozein tamaina eta sektoreko enpresentzat, proposamenaren helburua Europako programa honen eskaerak bultzatzea da proiektu disruptiboak babesteko. Xede horrez, proiektuek 5 edo 6 TRL garapen-mailan egon behar dute eta finantzaketa-behar garrantzitsuak izan behar dituzte.

Aurrez ikusten dituen laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, programa berdingabea da. Itzuli behar ez diren 2,5 milioi euro arteko dirulaguntzak eta 15 milioi euro arteko inbertsioak konbinatzen ditu.

Beazek garatu duen zerbitzuak hiru urrats ditu. Lehenengoa prestakuntza orokorrerako saioa da. Irailaren 19an egingo da eta EIC programako aditu batek tresnaren ezaugarriak zehaztuko ditu eta gehienez 10 enpresekin banako alderatze-saioak izango ditu.

Izen emateak



OHARRA!

Berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu, banakako alderatze-saioaren erreserba egiteko esteka batekin. Jaso ezean, jar zaitez gurekin harremanetan, beaz@bizkaia.eus.


Zehaztapenak eta baldintzak
Interesdunak baimena ematen dio BEAZ SAUri/ antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan BEAZ SAUk/ antolatzaileek ematen duten EIC Accelerator izeneko zerbitzuan (aurrerantzean, Zerbitzua) duen parte-hartzea kudeatzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Zerbitzuan parte hartzeak berekin dakar bertan parte hartzen duten alderdi guztiek konfidentzialtasun-konpromiso bat onartzea. Parte-hartzaileak badaki eta onartzen du erreserbatua eta konfidentziala dela zerbitzua dela-eta antolatzaileek (BEAZ, SAU/ antolatzaileak) ematen, transmititzen, zabaltzen, helarazten edota ezagutzera ematen dioten eta antolatzaileei ematen, transmititzen, zabaltzen, helarazten edota ezagutzera ematen zaien dokumentazio eta informazio guztia eta informazio horren edukia, edozein dela ere erabiltzen den bitartekoa, forma edo euskarria (“informazio konfidentziala” dena), eta konpromisoa hartzen du informazio konfidentziala dagokion alderdiak aldez aurretik eta idatziz baimenik eman gabe bitartekoei ez jakinarazteko eta komunikazio publikorik ez egiteko. Honen bidez jakinarazten da balitekeela ematen den zerbitzua BEAZ SAUren/ antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA