Tracxn startups azelerazio plataformak Lookiero “Soonicorn Club 2020: Top tech startups in Spain” rankingean sartu du. Horrela, enpresa bilbotarra Estatuko 10 startup teknologiko baloratuenetako eta etorkizun handienetakoa dutenen artean sartun du. Aukeraketa egiteko, Tracxnek merkatuaren tamaina, inbertitzaileen parte-hartzea, exekuzioaren bikaintasuna eta hautagaien etorkizuneko hazkunde-aurreikuspenak aztertu ditu. Lookieroren ustez, aitorpen horrek “enpresaren eta bere talde handiaren lanari balioa ematen dio, eta Europako milaka emakumeri laguntzen eta inspiratzen jarraitzera bultzatzen gaitu”.
![](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2020/06/lookiero-2.jpg)