Infobeaz

Berba, Kietoparao, Senstile

MassChallenge-Biscayn parte hartu duten Bizkaiko hiru startup aukeratu dituzte 4 hilabeteko bizkortze intentsiboko programa batean parte hartzeko. Berba, Kietoparao eta Senstile hainbat galbahe gainditu dituzte honaino iristeko. Lehendabizi, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen aurka. Ondoren, munduko finalera iristeko lehian zeuden nazioarteko ehunka startupen aurrean. Hautatuak izateak Houston, Suitza eta Bostongo MassChallenge taldeekin lan egiteko aukera emango die. Aurten, bizkortze prozesua online izango da. Forma aldatuko da, baina ez bere proiektuak heldutasuna eta ikusgarritasuna irabazteko eta mugarik ez izateko helburua. Horretarako, uztailetik urrira bitartean MassChallenge sarea osatzen duten aditu, inbertitzaile, enpresa eta ekintzaileen laguntza izango dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA