Printhausek % 100eko kartoizko maskara ekologiko eta birziklagarria diseinatu du. Osasun-krisiaren hasierak Galdakaoko enpresa digital horren jardueran erabateko geldialdia eragin zuen. Eskaerak % 98 jaitsi ziren. Makalaldia arintzeko, jakintzak eta makinak merkatuaren zerbitzura jartzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Arnas, Covid-19rako produktu-sorta bat: espazioak seinaleztatzea, manparak, babes-pantailak eta maskarak. Kartoizko lehenengoak, erabili eta botatzeko modukoak eta biodegradagarriak. Europan patentatu ondoren, merkaturatzen hasi ziren, bereziki Frantzian, non produktuak oso ondo funtzionatu duen. Maskarek formatu normalizatua errespetatzen dute, % 99,99ko iragazketa bakteriologikoa bermatzen dute, ez dute narritadurarik sortzen eta merkeak dira. Gainera, publizitate-inpresioekin pertsonalizatu daitezke. Urtaroko produktu horri esker, enpresak fakturazioa berreskuratu eta enpleguari eutsi ahal izan dio.
- Home
- Beazen bloga
- beazkideak
- Printhaus
Infobeaz
Azkeneko albisteak
Bizkaia Web Summit Innovation Bridge: hautatutako startupak
28 urria, 2024
Bizkaia inbertsio foroa: 4. edizioa
28 urria, 2024
Bilbao Bizkaia Design Week 2024
21 urria, 2024
EgokINN Parte hartu Ekonomia Zirkularreko moduluan!
15 urria, 2024