Infobeaz

Ideilan

Ideilan Diseñok Kguard merkaturatu du, uretako jarduerak egiten diren bitartean giltza elektronikoak gordetzeko poltsa estankoa. Poltsak gehieneko estankotasun ziurtagiria -IPX8- lortu du urperatze probetan; 4 ordu 40 metroko sakoneran eta 24 ordu 3 metroko sakoneran. Materiala da beste gako bat, elikadurarako erabiltzen den silikona naturalez egina, poltsa oso arina da (20 gr), leuna, elastikoa eta erresistentea ingurune gazietan. Horrek ez du igurtzirik eragiten; tamaina desberdineko objektuetara egokitzen da; gutxieneko zaintzarekin luze irauten du; eta, askatuz gero, denbora batez flotatzen du. Tamaina ezberdineko bi lokarri fluoreszentek poltsikoan edo lepotik zintzilik eramatea ahalbidetzen dute. Dagoeneko patentatuta dagoen proiektu honekin, Ideilan kirol-produktu sorta berri batean sartuko da, eta bertan lanean jarraituko du.

Beaz

FREE
VIEW