Finanhub “Efma-Capgemini Financial NewTech 2020 Watchlist” zerrendan sartu dute. Hor mundu osoko 100 startup sartzen dira, “2020an finantza-zerbitzuen paisaiari forma ematen lagunduko dutenak”. Zehazki, Finanhub Wealth Management kategorian hautatu dute. FinTech hori espezializatu den arloetako bat da, eta adimen artifiziala, algoritmoak eta teknologia berriak erabiltzen ditu finantza-erakundeei neurrira egindako irtenbide automatizatuak proposatzeko. 2019an sortua, Finanhub BBF Fintech, inkubagailuko startupetako bat da. Gune horretan Gow, Gestión Operaciones Wealth garatu dute. Plataforma modular eta malgua da, finantza-zerbitzu eta –produktu berritzaileak digitalki eta kostu txikian eskaintzeko, time-to-market azkarra ahalbidetzen duena.