Animalien Munduko Eguna, Bizkaiko Dog Vivant startupa dugu aipagai. KBi Digitalen inkubatu da eta sortu duen webak zure txakurrari ongi etorria ematen dioten hotel, museo, denda eta abarren berri ematen du.
Ez da hau eskaintzen duen zerbitzu bakarra eta plataforma Volkswagen eta El Paísek ideia digital berritzaileak saritzeko bultzatzen duten lehiaketarako aukeratu dute.
Proiektu Berritzaile bezala hautatu ondoren, Dog Vivant orain lehian egongo da beste 300 ekimenekin 15 000 euroko saria lortzeko. Dirua beren proiektua lantzen jarraitzeko eta enpresa legez hazteko baliagarria izango litzaieke.