Zubietxe elkarteak Beazko Bizkaia Sortzailea gunean bere arte lantegian sortutako obretariko batzuk aurkezten ditu. Ulises 2.0 erakusketan egiaztatu ahal da oso bizimodu ezberdineko bi artistak elkar uler dezaketela, ororen gainetik pertsonak direlako. Beraz, egunero Bilbon bizi dugun errealitateari erreparatzeko aukera ezin hobea dugu.
Erakusketa hau bizipen eta esperientziak komunikatzeko ahaleginaren emaitza da eta artelan baten bidez (konposaketa, forma, kolorea…) saiakerak egiten dituzte. Lagun hauek Bilbon bizi dira eta hainbat Herri eta kulturatatik datoz; Zubietxe lantegian hain zuzen ere adierazteko gunea aurkitu dute. Artista etorkin hauen oroitzapen, nahi eta itxaropenekin batera irudigile talde batek bidaia osatu du eta emaitzan argi eta garbi azaltzen zaigu migrazioen drama.
Zubietxe elkartea 1993an jaio zen, preso toxikomanoen eta ohigabetzeko tratamenduen arteko zubi legez, nahi eta amesten den lekura heldu ahal izateko eraikuntza bezala.