Ziriak eta bere “Argia, argi gehiago” proiektua izan dira 2017ko Design Corner proiektuaren irabazleak. Horrenbestez, laster gune komertzial bat izango dute Azkuna Zentroko atrioan. Urtero 4,8 pertsona baino gehiago pasatzen dira handik eta sustatzeko aukera paregabea da diseinua eta artisautza bateratzen dituen Bilboko enpresa honentzat.
Ziriak enpresa 2014an sortu zuten Lola Gijón-ek eta Javier Hernández-ek egur trinkoko altzariak diseinatzeko eta fabrikatzeko, “egiten konplexuak baina sinpleak azken itxuran”.
Bere objektuen atzean artisautza lanbidearen ezagutza sakona dago (“teknika gehi trebetasuna”), baina, gainera, uste dute diseinuak artisautza berriztatzen duela eta aukera eman duela gaur egun kontsumitzaileok egiten dugun eskari askori erantzuna emateko: kalitatedun produktuak, berezituak, serie mugatukoak, material natural eta birziklagarriekin eginda.
“Argia, argi gehiago” Ziriak-en altzari-diseinuen ondorioz sortu zen eta hogei lanparak osatzen dute, Nerbioiko itsasadarraren industria iragana gogorarazten dituzten gai mekanikoak osatuz.
Design Corner ekimena BiDCk eta Azkuna Zentroaak sustatzen dute eta EIDEren laguntza du.