Datorren ekainaren 29an, Nagusi Intelligence Center – NICek Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren bosgarren monografikoa aurkeztuko du, ” Nola garatu lan-eredu inklusiboak adinekoekin” izenburupean. Izen-emateak.
Adinekoen laneratzeari esker lortutako onurak frogatuak izan, bai gizartearentzat, bai enpresentzat eta baita beharrizan demografikoengatik ere, oraindik erakunde oso gutxi egokitu dira. Txosten honen bidez, adinekoekin lan-eredu inklusiboak garatzeko hainbat estrategia eta gomendio aurkezten dira.
Egoera hau aztertzeko, Jaime Cabeza Pereiro, Vigoko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradunak, parte hartuko du. Hainbat egoera azalduko ditu, eta nola egin behar dioten aurre konponbideen bila, adinekoekin lagunkoiagoa izango den lan-merkatu bat bilatzeko.
Jardunaldia ohikoa den lan-dinamika batekin amaituko dugu.