Otsailaren 14a arte zabalik egongo da epea 2017an egindako berrikuntza teknologikorako jardueren ziozko Zerga kalifikazioko txosten teknikoak eskatzeko. Txostenak lotesleak eta doanekoak dira eta, aurten ere, Beazek egiten ditu eta izapidetzen laguntzen zaitu.
Txostena telematikoki eskatzen da gure web-orrialdearen bidez eta bertan begira dezakezu aurkeztu behar den dokumentazioa eta prozeduraren xehetasunak. Nolanahi den ere, gure lantalde teknikoa zure esanetara dago edozein zalantza argitzeko.
Beazek 2018ko ekainaren 30a baino lehen emango ditu txostenak.