Izandako esperientzia pertsonalaren ondorioz, Wegowen bi sustatzaileek gizarte sare bat sortu zuten 2015ean, beren artista kutunek joko zuten kontzertu eta jaialdiei buruz informazioa partekatzeko.
Proiektua bilakatuz joan zen, zuzeneko musikaren sektorean erreferentziako plataforma bihurtu arte. 2016an Nvivo enpresaren %100 eskuratu zuten; 2018an akordio globala egin zuten Airbnb-rekin. Gaur egun 19 herrialdetan daude, milioi t’erdi erabiltzaile lortu dute hilero eta %160 hazkunde-tasa lortu dute azken ekitaldian.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=5Kx2YEmRl6M&w=800]