Infobeaz

Wegow, KBi Digital-etik munduko 20 herrialde baino gehiagotara

Hiru urte eta apurtxo bat gehiago nahikoa izan dira Wegow, Bilbon sortutako startupak, musika plataformen alorrean lekua egin dezan. Lehenengo eta behin aplikazio mugikorra merkaturatu zuen, gero Nvivo enpresaren %100 erosi zuen. Orain app berria eta web berriztatua aurkeztu dituzte. Beazen eta KBi Digital-en haien hazkundearen lekuko izan gara.  

Wegow startupa 2014an sortu zuten Bizkaiko Jose María Ozamiz eta Gonzalo García-Miñaur ekintzaileek, zuzeneko musikaren zaleak zirelako. Beren esperientzian oinarrituta plataforma bat sortzea erabaki zuten “joateko lagunik ez izategatik inoiz kontzertu bat ez galtzeko”.

Lehen helburu informatibo eta sozial hark sarrera eta zerbitzu osagarrien salmentaren laguntza zuen, esate baterako garraioa eta ostatua, eta enpresa erronka berriak ekarri ditu.

Bidetik, Wegowek bere eskaintza handitu du -sarreren konparagailua, erabiltzaileen arteko erosketak, barruko txata-, bere zerbitzua hobetu du Google Play eta Apple Storen dagoen app baten bidez eta, batez ere, hazi egin da erabiltzaile, fakturazio, merkatuko kuota eta pertsonalari dagokionez.

Beazek eta Bilbao Ekintzak kudeatzen duten KBi Digital ekintzailetza digitaleko proiektuetarako inkubagailu aurreratuan kokatuta hasi zen proiektua gaur egun “Merkatuko tresnarik osoena” izateko asmoa du.

, , ,
Beaz

FREE
VIEW