Infobeaz

VOST Euskadi-k eta Gaptain-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Euskadiko larrialdietarako bolondres digitalen VOSTEuskadi elkarteak eta  Gaptain-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute hezkuntza digitalaren eta ziber-segurtasunaren alde egiten duten lana indartzeko. 

Hemendik aurrera Gaptain eta VOSTek beren kanal digitalak partekatuko dituzte eta horrek aukera emango die komunikazio-estrategiak bateratzeko eta beren mezuak hedatzeko.

Oro har arrisku digitalez ohartarazteko dituzten edukiez gain, ziber-jazarpen, sexu irudien bidalketa  (sexting), sexu estortsio , sexu jazarpen (grooming), eta online apustu-jokoei buruzkoak partekatuko dituzte, adinez txikiak direnek batez ere arrisku horiek dituztelako.

 

Beaz

FREE
VIEW