Infobeaz

Tuiwok Camp

tuiwokEIKENek antolaturik (Euskadiko Ikus-Entzunezkoen Klusterra)  2015eko Bilbao Bizkaia D week egitarauaren barruan,  “Tuiwok Camp”en lehenengo edizioa burutu zen Bilbon, Endemol España-ko youtuber sareko enpresa arteko lotura eta sormen-garapenerako ekitaldia.

3 egunetan askotariko jarduerak izan ziren: Youtubeko sortzaile eta dinamizatzaileen hitzaldi irekiak, hala nola Melanie Parejo, Youtubeko Partner Manager-arena eta Vicky Campetella, Youtubeko prentsa-buruarena, edo Trupp eta Eñutt agentzien publizitateari buruzko sormen-hitzaldiak.

Jardunaldiak azaroaren 19an hasi ziren BEAZen egoitzan, zenbait hitzaldi eta sormen-hackatona bildu zituen ekitaldian.

Azaroaren 20an, ostiralean, ekitaldiak EiTBren Multibox aretoan jarraitu zuen eta bertan sortzaile digitalek Youtuben arrakastaz jokatzeko gakoak eman zituzten.

,
Beaz

FREE
VIEW