Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2015 eta 2016ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programa.
Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…