Oncoassess, Gïk Vino Azul, Armila eta Aparka-tu proiektuek irabazi dute Zitek egitarauak EHUn ekintzailetza-gogoa sustatzeko antolatu duen lehiaketa. 22 lantaldek eta 52 ikaslek parte hartu dute aurten eta protagonistak proiektu digitalak eta osasun eta jasangarritasunarekin zerikusia dutenak izan dira.
Irabazlea Oncoassess proiektua izan da, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasleek egin duten farmako kimioterapeutikoei buruzko azterketa.
Bigarren saria Gïk Vino Azul-entzat izan da eta Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateko ikasleek aurkeztu dute.
Hirugarren saria -ex-aequo- Armila eta Aparka-tu-rentzat izan da.