Maiatzaren 30a arte zabalik egongo da epea enpresa ideiaren bat duten EHUko (Bizkaiko campusa) ikasleei zuzenduta. Zitek-ek ekintzaileei hausnartzeko egiten dien beste aukera bat.
Lehiaketaren helburua unibertsitariek ekintzailetzarako duten grina sustatzea da, beren ezaguerak komertzialki bideragarriak diren zerbitzu/produktuak garatzen erabil ditzaten.
Irabazten duten hiru proiektuek, hurrenez hurren, 1.500, 1.000 eta 500 €-ko sariak izango dituzte.