Otsailean jarriko da martxan Beazek sustatzen duen mentoring-zerbitzuaren 2023. edizioa. Hamar hilabetean, bi mentore-taldek ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte hautaketa-prozesua gainditu duten sei enpresekin.
Hauexek dira enpresa horiek: Adresles, Begira Produkzioak, Uniite travel, We are Clickers, Grabit eta Quest Implants.
Profil osagarriak dituzten sei adituk laguntza emango diete espektatibak bideratzeko eta hazteko helburuak erdiesteko ibilbide-orri bat zehazteko. Horrez gain, ondo ulertu ahal izango dute zein garrantzitsua den ekiteko orduan laguntzaileen sare bat alboan izatea.
Beazen antolatuko diren talde-saio batzuetan egingo dute lan, martxotik azarora bitartean. Topaketek ordubete eta hogeita hamar minutuko iraupena izango dute, eta dinamika arin bat izango dute, start-up horiek berehalako irtenbideak bilatu ahal izan dezaten.