Azaroaren 27ra arte luzatuko dugu Sosa Tel Aviv-Bizkaia nazioarteko bizkortze-programarako hautagaitzak aurkezteko epea. Bat egizu programa honi esker Tel Aviveko ekintzailetza-ekosistema gertutik ezagutu duten Bizkaiko 13 startupekin. Izen-ematea
Foru ekimen hau dagoeneko eratuta dauden enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta proiektu berritzaile, eskalagarri, eta garapen propiokoa badute, teknologikoki baliozkotutako irtenbide eta nazioarteko ikuspegiarekin.
Hautagaitza aurkezten duzuenean, Beaz eta Sosako teknikariek hautaketa-prozesu bat hasiko dute. Gainditzen duzuenok online prestakuntza bat jarraituko duzue urtarrilaren 18tik aurrera, zuen proiektua eta negozio-eredua ikasi, kontrastatu eta baliozkotzeko.
Gainera, aukeratutako enpresek Sosa Tel Aviven inkubatutako aste batzuetako egonaldi presentziala egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Beazen proiektuaren arduraduna den José Mª Montielekin harremanetan jar zaitezkete.