Maiatzaren 16 eta 17an, urtero bezala, Getxon Serifalaris ekitaldia burutuko da. Diseinu grafikoko profesionariei zuzenduta dago eta bere laugarren edizioan handitzen eta sendotzen ari da.
Egitarauan hitzaldi eta lantegi gehiago egongo da eta besteak beste parte hartuko dute: Design by Atlas, Javier Jaén, Alberto Carnero, Eduardo del Fraile eta Mariscal-ek. Gainera gonbidatu berezia egongo da; bakarrik dakigu ez dela diseinugintzako profesionaria baina, bere erara, proiektatu, imajinatu, deskribatu, taitutu egiten du…