Azaroaren 28 eta 29an Selected Graphic Design from Europe bilera burutuko da berriro Alhóndiga Bilbaon eta bertan Europako profesionalek aukera edukiko dute ideiak trukatzeko eta sormen-konponbideak konpartitzeko izango diren hitzaldi eta lantegien bidez.
Hizlarien artean izango dira Nacho Lavernia eta Mario Eskenazi, Diseinu Sari nazionala irabazitakoak eta oso ezagunak diren marken sortzaileak. Halaber, Loreak Mendian, Pep Puertas, Sara Westermann eta Fraser Muggeridge egongo dira, besteak beste.
Zabalik dago sarrerak erreserbatzeko epea.