Beaz eta Azaro Fundazioa Turinen egon gara, RETRACE proiektuko partaideen arteko bileran Euskadi ordezkatzen. Helburua ekonomia zirkularra bultzatzen duten eskualdearteko politikak ezartzea da.
RETRACE Europako lurralde lankidetza bultzatzen duen Interreg Europe programaren barruan kokatzen da. Eskualde eta tokiko agintari publikoek ideiak eta esperientziak elkar-trukatzea da helburua, beren herritar eta komunitateentzat Elkartearen estrategiak hobetzeko xedeaz.
Kasu konkretu honetan aztergaia eredu ekonomiko berri bat garatzea da, ekoizteko eta kontsumitzeko era jasangarria izan dadin. Horretan lanean ari dira, Euskadiz gain, Akitania, Eslovenia, Neamt (Errumania), Piamonteko eskualdeak.