Infobeaz

Retrace, bertoko estrategia Europako proiektu baterako

DSC_0299Apirilaren 1ean Europako Retrace  proiektua hasi zen eta bertan parte hartzen ari da Euskadi, Beaz eta Azaro Fundazioaren bidez. Antolakunde biok bertoko eragile taldea elkartu dute Beazen gure lurraldean ekonomia zirkularra garatzeko helburuarekin.

Helburu hori lortzeko ingurumen eta kulturaren babesa giltzarritzat hartzen duen Systemic Design metodologia erabiliko dute.

Retrace proiektua Eurropako lurraldeen arteko lankidetza bultzatzen duen Interreg Europe  programaren barruan dago eta haren oinarriko printzipioen artean loturak bilatzea, pertsonak proiektuaren erdigunean kokatzea eta lekuan bertan ekitea daude.

Printzipiok konpartitzeko, jokabide onak identifikatzeko eta lehenengo ekintzak proposatzeko bileran egon ziren: Bizkaiko Foru Aldundia,  Bic Bizkaia, Bilbao Ekintza, Innobasque, Aclima, Ihobe, Orkestra, Saiolan, Impact Hub, Tecnalia, Azti-Tecnalia, Ekonek, Lantegi Batuak eta Rebattery.

 

 

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW