Epea zabaldu dugu Prestaekin programan izena emateko Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa sortu berrien eskura jartzen ditu beren hazkunde eta finkatzerako funtsezkoak diren ezaguerak. 2020ko edizioa otsailaren 5etik urriaren 15era bitartean izango da.
Prestakuntzak –doan– Enpresa-ideien analisi kritikoa, komunikazioa, marka-irudia, Lean ekintzailetza, finantzaketa/inbertsioaren bilaketa, marketin digitala eta finantza-interpretazioa/-analisia egiteko zazpi modulu izango ditu.
Gai bakoitzari 8 ordu eskainiko zaizkio, hileko bi jardunalditan banatuta: bat -teorikoa-praktikoa- asteazken arratsaldeetan; bestea, ostegun goizetan, aukerakoa; eta, bertan, taldeko tutoretza bat egongo da beren egoera partikularra azaldu nahi duten enpresentzat.
Prestaekin 2018 eta 2019ko Enpresa berritzaile berriak sortzeko programan laguntzaren bat jaso duten sustatzaile eta enpresentzat eta Beazen kudeatzen dituen foru inkubagailuetako batean proiektua lantzen dutenentzat pentsatuta dago. Berebiziko interesa duten enpresek eta aurreko edizioan prestakuntza osatzerik izan ez dutenek ere parte hartu ahalko dute.
Erakunde bakoitzetik gehienez bi lagun joan ahal izango dira. 7 moduluetatik gutxienez 5era joaten direnek egiaztapen-diploma bat jasoko dute.