Infobeaz

Food 4 Future: ezagutu elikagaien sektorea aldatzen ari diren konponbideak

Maiatzaren 16tik 18ra Food 4 Future biltzarrean 7000 bisitari eta 250 erakusle baino gehiago elkartuko dira BECen elikagai-industriaren berrrikuntza, erronka eta joerez hitz egiteko. Bertan egongo dira Bizkaiko Foru Aldundia eta Beaz. Eskatu zeure txartela!

Ekitaldi nagusia Food 4 Future Munduko Goi-bilera izango da. Bertan, nazioarteko 450 hizlarik hartuko dute parte, eta “sektoreko arau berriak markatzen ari diren” gaiei buruz hitz egingo dute: digitalizazioa, prozesuen automatizazioa, kontsumitzaileen portaera berriak, belaunaldi berriko osagaiak edo iraunkortasuna.

Hiru egun horietan, Food Tech Nazioen Europa Goi-bilera ere egingo da, eta Europako hainbat herrialde eta eskualdetako erakunde eta ordezkariek eta EIT Food berrikuntza-foroak parte hartuko dute.

Gainera, startup foro bat egongo da, eta Beazek bertan BIOK! berrikuntza plataforma irekia, Albacora, Pevasa eta Code Contract enpresen esperientzia eta erronka berri bat aurkeztuko ditu, oraingoan Eroskirekin batera (maiatzak 18, osteguna, 13:00 – 14:00).

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak aurkezpenean azaldu duenez, “hitzordu hori aukera paregabea da Euskadirentzat eta Bizkaiarentzat, sektorea eraldatzen ari diren konponbideak ezagutzeko, sinergiak sortzeko eta gure lurraldera proiektuak eta talentua erakartzeko”.

,
Beaz

FREE
VIEW