Infobeaz

Presazko tributu-neurriak egungo egoera ekonomikoa dela eta

Egungo egoera ekonomiko globala dela eta (inflazioa eta energiaren eta lehengaien kostuen gehikuntza, eta horiek ekoizpen-katean duten eragina), Bizkaiko Foru Aldundiak berehala onartuko ditu egoera horren ondorioak gehien pairatzen dituzten eragile ekonomikoen likidezia indartzeko neurriak, eragin ekonomiko negatibo handiagorik izan ez dezaten Bizkaiko sare ekonomikoko sektore ahulenek, hala nola enpresa txikiek, mikroenpresek eta langile autonomoek. 

Enpresa txiki, ertain eta handiekin eta lehen sektoreko ordezkariekin, egungo egoerak haien jardueretan eragiten ari diren eraginei dagokienez, egindako gertu-gertuko diagnostikoan oinarrituta, hartu diren neurri horien edukia azaldu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan.

Hartuko diren lehenengo neurrien artean daude zergen aparteko ordainketa atzeratzea, interesik eta bermerik gabe, lurraldeko mikro-enpresentzat, enpresa txikientzat eta langile autonomoentzat; gainera, urteko lehen bi hiruhilekoei dagozkien PFEZaren zatikako ordainketetatik salbuetsita ere badaude. Era berean, 2022an % 15 igo da salgaien garraioaren sektoreko langile autonomoen gastuen forfaita ( % 55etik % 70era), % 35 nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearena ( % 35etik % 70ra), eta langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako forfait orokorra ( % 10etik % 15era).

Neurri horiek Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin koordinatuta zehaztuko dira, eta premiazko foru-dekretu arauemaile baten bidez onartuko dira; beraz, 2022ko apirilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Beaz

FREE
VIEW