Infobeaz

Zabalik dago epea BIND 4.0 programaren laugarren edizioan izena emateko

Irailaren 13ra arte zabalik egongo da epea BIND 4.0 programaren laugarren edizioan parte hartu nahi duten startupek eskaera erregistra dezaten. 

Lehenengo ediziotik 70 enpresa sortu berrik beren negozioak bizkortu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta  SPRIk, foru aldundien eta euskal BICen lankidetzarekin, horien artean dago Beaz, abian jarri duten ekimenari esker.

Teknologia oinarriko startup bat bazara, produktuen garapena osatu baduzu edo berriki  4.0 industriaren teknologietan oinarritutako konponbide bat merkaturatu baduzu, edizio honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Aukera izango duzu sei hilabetez manufaktura, energia, osasun eta janarien teknologia-merkatuan lan egiteko, 150 000 €-rainoko kontratuak lortzeko, laguntza-zerbitzuak jasotzeko eta industrian sare ahaltsu batean sartzeko.

Hori gutxi balitz, BINDen laugarren edizioak hiru berritasun dakartza: elikagintzan espezializatutako arlo berria, enpresa eragile berriak eranstea, eta venture club bat sortzea.

 

Beaz

FREE
VIEW