Uztailaren 3an Nagusi Intelligence Center – NIC zentroan Zaintza eta adimen lehiakorreko zerbitzuaren bederatzigarren monografikoa aurkeztuko da: “Nola mantendu adinekoen bizimodu independentea”.
Zahartu ahala, autonomia pertsonala mantentzea lehentasun bihurtzen da. Funtsezkoa da adinaren berezko defizit funtzional, sentsorial eta kognitiboen ondorioak eta horiek dakartzaten arriskuak mugatzea bizi-kalitateari eusteko. Independentzia nahiaren eta laguntza onartzearen arteko oreka aurkitzea bezainbeste.
Horren inguruan hitz egiteko, Sacramento Pinazo-Hernandis Valentziako Unibertsitateko irakaslea eta zahartzearen psikologian aditua izango dugu.
Hitzaldiaren ondoren, monografikoaren ondorioak aurkeztuko dira, eta ohikoa den talde-eztabaida egingo da.
Zure zain gaude!