Christophe Cassan, BIME jaialdiko zuzendaria, duela 15 urte ari da lanean musika industriaren arloetan. Sektorearen eta jaialdiaren bilakaeraz hunkiturik, oinarri nagusitzat azpisektoreen arteko lankidetza duen aldaketaren aldekoa da.
BIMEren hirugarren edizioa da. Musika industria zen gai nagusia hasieran eta orain mota guztietako sormen-industriak aurki ditzakegu. Zer deritzozu bilakaera honi?
BIMEren ezaugarri nagusia musika industriari lotua dago, horixe baita ezagutzen duguna, baina aldi berean plataforma eskaini nahi dugu zenbait arte eta teknologia biltzeko, sektore bakar batean gelditzen bagara hau bukatu egingo baita.
Sormen-industrien azpisektoreen artean ezinbestez nahastea dago?
Musika industriaren azoka askotan egon naiz eta soilik profesionalak egoten ginen eta, krisia dela-eta, ezezkortasuna zen nagusi. Horregatik beste ekitaldi-mota bat egin nahi nuen, jendea ilusionatuta eta ikuspegi baikorragoarekin atera zedin. Eta hori lortzeko bide bakarra, nire ustez, teknologia ezberdibak biltzea eta enpresentzat aukerak zabaltzea zen.
Zein garrantzi dauka ikus-entzunezko eta eduki digitalen metasektoreak?
Funtsezko garrantzia du. Horregatik BIME egitarauaren barruan gai guztiok bateratu ditugu, oraindik lan asko egin behar den arren. Honelako plataformak sortu behar dira sektoreko profesionalak elkartu, hitz egin eta elkarrekin lan egin dezaten.
Zein dira zure ustez sormen-industrien sektoreko joera nagusiak?
Inolako zalantzarik gabe joera nagusia lankidetza da.
Sektore honetan ekintzaile portzentaia handia dago. Zer ekarpen egiten dute enpresa berrie
Igaroaldi batean gaude, antzinako eredua agorturik dago, kontsumitzeko era berriak daude, gero eta arinago, gero eta pantalla gehiago… eta negozio eredua ere aldatu egin da. Horregatik dago horrenbeste enpresa berri eta zain daude Apple-en batek erosiko ote dituen. Haietako askorentzat hauxe da negozio-eredua, ez autofinantzaketa, enpresa handiago batek erosiko duen unera arte itxarotea baizik.
Nola ikusten duzu Euskadiren egoera sektore honetan?
Oso egoera onean dago, beste erkidego batzuekin alderatuta. Ez dago puntako egoeran, baina lanean jarraitu behar da. Enpresa berriek hasieratik bertatik nazioarteratzeko bokazioa izan behar dute.
Zer deritzezu enpresa inkubagailuei?
Inkubagailuen betekizuna galbahea izatea da, eurek dituztelako ezaguerak, enpresa batek arrakasta izan ahal duen dakite, abian jartzeko baliabideak dauzkate… Funtsezko betekizuna dute, jakina.