Infobeaz

Munduko Ondarearen kudeaketari buruzko bilera

Puente BizkaiaBizkaia Zubian Urriaren 6an eta 7an Mundu Ondarearen Kudeatzaileen IX. Bilera Nazionala egingo da Portugaleteko zubian –Bizkaia Zubian-, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatuta. Eztabaidagai izango dira ondarearen zentzuzko erabilerak ekar ditzakeen onura sozialak eta tokiko garapenerako laguntza. Ondare hori, Bizkaiko Zubiaren kasuan, kultura eta historia ondarea ez ezik, industria ondarea ere bada. UNESCOren esanetan Bizkaiko Zubia “sormen teknikoaren adierazpen aparta da, formaren eta funtzioaren arteko lotura ezin hobea erakusten duena”. Alberto Palaciok diseinatu zuen, eta bere garaian “aitzindari eta berritzailetzat” jo zuten. Eraiki zenetik 122 urtera, transbordadore gisa erabiltzen jarraitzen da. Bileraren egitarauan zenbait hitzaldi eta lantalde sartu dira. Bestalde, “Hiri gizatiarragoak, ondare sozialagoa” izeneko azterlana aurkeztuko da, Amaya Herrerok eta Historia Ondarea Babesteko Zuzendariordetza Nagusiak egina.

,
Beaz

FREE
VIEW