Infobeaz

Modelizazio Matematikoko aholkularitza zerbitzuan izena ematea

Maiatzaren 19ra arte (13:30) zabalik dago Modelizazio Matematikoaren Aholkularitza Zerbitzuan izena emateko epea. Beazek eskaintzen du zerbitzua, BCAMekin eta haren Ezagutza Transferitzeko Unitatearekin (KTU) lankidetzan, matematika aplikatuen erabilera enpresa-berrikuntzako tresna gisa bultzatzeko.

Izena emateko, inprimaki bat bete behar da, bi zati bereizirekin: enpresa hautagaiaren eta garatu beharreko proiektuaren datuak, eta autodiagnostikorako galdetegi bat.

Eskaerak jaso ondoren, lehenengo hautaketa egingo da (maiatzaren 22tik ekainaren 2ra). Zerbitzuaren helburuarekin ondoen egokitzen diren enpresak/proiektuak hirugarren etapa batera igaroko dira. Etapa horretan informazio gehigarria eskatuko da eta kontraste-elkarrizketa baterako deia egingo zaie.

Aurreikuspenen arabera, ekainaren 23an jakingo dira aukeratutako enpresak. Egun batzuk geroago, sei hilabeteko zerbitzua hasiko da, lau fasetan egituratuta:

  • 1. fasea: enpresetako lan-arloaren azterketa
  • 2. fasea: informazioa biltzea eta proiektua definitzea
  • 3. fasea: diagnostikoa gauzatzea eta azterlanaren ondorio nagusiak biltzen dituen txostena egitea
  • 4. fasea: ondorioak aurkeztea eta etorkizuneko lan-ildoak zehaztea

 

 

Beaz

FREE
VIEW