Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elkargik abian jarri dute –Seed Capital Bizkaia Mikroren bidez– tresna berri bat Enkarterriko mikroenpresei maileguak ematea errazteko.
Tresna berri hau Enkarterriko sozietate kooperatibo, lan-sozietate, sozietate mugatu eta gizarte-ekonomiako enpresentzat da
Enpresako 25.000 euro da finantzaketaren zenbateko handiena. Urteko interes-tasa finkoa izango da % 2,5ekoa, komisiorik eta notaria-gasturik gabekoa. Ez da eskatuko berme pertsonalen berme osagarririk, baina, negoziorako kalkulatutako arriskuaren arabera, baliteke ordainketen ardura izango duten bermatzaileak eskatzea.
Sinatutako hitzarmenean, gutxienez sei hilabeteko eta gehienez ere bost urteko amortizazio-epea ezartzen da.