Infobeaz

Matematika Modelizaziorako Aholkularitza Zerbitzua: sei enpresa parte hartzaile berri

Sei enpresa hautatu izan dira Matematika Modelizaziorako Aholkularitza zerbitzuaren 3. edizioan parte hartzeko. Proiektu hori Beazek sustatzen du, Basque Center for Applied Mathematics, BCAM, zentroaren laguntzarekin.
Zerbitzua bi proiektu-motatarako pentsatuta dago: datuen diagnostikoa eta modelizazio fluidodinamikoa.

Horietako lehenengoan ondokoek parte hartzen dute: Biomecánica y Ergonomía, Artic Sea, Serikat y Didaktiker; en el segundo, Nautilus Floating Solutions eta Arrecife Systems.

Hiru hilabetez, BCAMeko KTU Ezagutza Transferitzeko Unitateak aholkuak eta laguntza emango dizkie beren lan-prozesuetan bildutako datuak ustiatzen eta balio-eskaintza hobea garatzen lagunduko dieten irtenbide berriak identifikatzeko.

Elkarrekin hainbat erronka landuko dituzte, hala nola kiroleko datuen analisia, IoT gailuen bidezko analitika aurreratua, energia eolikoaren eta olatu-energiaren aprobetxamendua, hizkuntzen ikaskuntzan adimen artifizialaren erabilera eta sektore logistikoaren optimizazioa.

 

 

 

 

 

Beaz

FREE
VIEW