Duela bi urte Lointek Heavy Industries (LHI) enpresa sortu zen, industria konplexu handietarako galdarak, erreaktoreak edo zutabeak fabrikatzeko helburuarekin. Lointek-en spin offa den proiektu berriaren xedea tamaina eta pisu handiko piezak fabrikatzea eta hornitzea zen (2000 t-taraino, 150 m luze eta 12 m diametroz), Urdulizko fabrikan ezinezkoa zelako eta enpresak Bizkaian ekoiztu nahi zuen. Bilboko Portuan kokaturik, LHI-k 55 000 m2 dauzka eta itsasontzietara zuzenean kargatu ahal du; horren ondorioz merkatu-nitxo batera heltzea eta esportatzeko gaitasuna handitzea lortu du.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=5ok0TBSUQTk&w=800]