Infobeaz

Laster abiaraziko da Beaz Acceleration Program-i eskabideak egiteko epealdia

Martxoaren 30ean irekiko da Beaz Acceleration Program Bizkaiko lehen azeleratzaile publiko-pribatuari eskabideak egiteko epealdia. Startup hautagaiek apirilaren 29ra arte izango duzue eskatzen den dokumentazioa aurkezteko. 

Lau baldintza bete behar dira azelerazio-programa trinko honetan parte hartzeko:

  • Bizkaiko startup bat izatea, hazteko asmoz eta negozio-eredu eskalagarri batekin
  • Gutxienez 2 laguneko lantaldea izatea eta konponbide berritzaile eta bereizgarria.
  • Baliozkotutako MPV bat eta merkatuko lehen metrikak eta ondorioak izatea
  • Proiektuan dedikazio osoa izatea

Hautagaitzak aurkeztean, izena emateko inprimaki erraz bat eta produktuari/zerbitzuari eta merkatuari, fakturazioari eta urteko kontuei, inbertsioari eta finantzaketari eta enpresa izangaien taldeari buruzko informazioa biltzen dituen memoria xehekatua aurkeztu behar dira.

Eskabidea egiteko epea amaitu ondoren, onarpen-batzorde publiko-pribatu batek aurkeztu diren hautagaitzak ebaluatuko ditu, eta baloraziorik onena duten startupekin bilduko da, Beaz Acceleration Program-en sartzen diren ikusteko eta sakontzeko.

Horietatik 5 2022ko irailean hasiko den azelerazio-programa osatzen hasiko dira, eta hasierako iraupena sei hilabetekoa izango da.

,
Beaz

FREE
VIEW