Laip makina-erremintetarako euskarriak fabrikatzen dituen familiako enpresa bat da. Belaunaldiz belaunaldi egin dute jarduera hori, 1957an Ermuan lantegi txiki bat ireki zutenetik.
Beti beren sektoreko abangoardian, atzo teknikarik tradizionalenak menderatzen bazituzten egun espezialistak dira digitalizazio-teknologietan, zehazkiago fabrikazio eranskor eta 2D inprimaketan. Gaur egun Abadiñon kokatuta dagoen enpresak 30 langile dauzka, 9000 erreferentzia ditu bere produktu-eskaintzn eta 45 herrialdetan dago.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WhBoyraJ7Jk&w=800]