2015an Joseba Legarretak sortu zuen Kuaderno ingelesaren ikasketa haur eta lehen hezkuntzan indartzeko on-line plataforma bat da, batez ere audio-irakurketak, ariketak eta galdera-jokoak erabiliz.
Denbora gutxian enpresak tamainako bidea egin du. Gaur egun 6 pertsona ari dira enpresan lanean eta 500 ikastetxetako 100000 ikasle baino gehiagok erabiltzen dute metodoa eta eskaintzen duten eduki propioa. Hazkundearen arintasuna eta prozesuan erakutsitako irizpide egokia dira gehien nabarmentzen diren alderdiak eta Enpresa berritzaile berrien sorkuntza proiektuaren On Bizkaia Enpresa Saria irabazi duen 2016. urtean jarritako erronken artean nazioartera zabaltzea dago.